...ONGI ETORRI ESKULANEN TXOKORA...

2011/11/17

Hirugarren ariketa: KOLORETAKO TARROTXOA

Kaixo lagunok!

Gaurkoan zuon seme-alabekin egiteko ariketa oso erraz eta entretenigarriarekin nator.
Espero dut denbora tarte eder bat igarotzea.







MATERIALA:


- Koloretako tizak.





- Azukre zuria.





- Paperezko erroilua.





- Platerra.





- Kristalezko tarrotxoa.





JARRAITU BEHARREKO PAUSUAK:




1. Lehenik eta behin azukrea paperezko erroilu gainera botako dugu.

2. Nahi dugun kolorezko tiza hautatu eta frotatzeari ekingo diogu, azukreak nahi dugun tonua hartzen duenerarte.








3. Behin nahi dugun kolorea lortu dugunean, kristalezko tarrotxora botako dugu.






4. Ariketa berbera errepikatuko dugu nahi ditugun beste kolore lortu arte.






5. Era berean, koloreak kristalezko tarrotxora botako ditugu.

6. Azkenik, kristalezko tarrotxoa bete eta listo! amaitu da jarduera.


2011/11/02

ESKULANAK EGITEKO MATERIALA

KONTUAN IZATEKO

Blog honetan zuon seme-alabekin egiteko ariketak luzatuko ditugu. Beraz, beste behin ere, umeek material jakin batzuk erabiltzean (guraizeak, bolatxoak,...) min hartu ez dezaten kontuan izango dugu.

ADINAREN ARABERAKO ADIMEN PLASTIKOA

Eskulanetan adierazpen plastikoak garatzen dira. Adierazpen hauek, adinaren arabera era batekoak edo bestekoak izan daitezke. Esaterako: a) 0-1 urte Tarte honetan helburua formarekin, kolorearekin, testuarekin eta hainbat teknikarekin harremanetan jartzea izango da. Lehenengo 6 hilabeteetan haurrak ez du zuzenean parte hartzen, baina esperientzia sentsorialak jasotzen ditu. Dekorazioak horretarako ezinbesteko garrantzia du, eta estimuluz josia behar du izan. Esperientzia sentsorial horiek oso garrantzitsuak dira haurraren garapenean, eta horrekin batera, hezitzailearekin mantentzen duen harremana funtsezkoa izango da. Ura, hondarra eta oihalak ere erabil ditzakegu adin tarte honetan. b) 1-2 urte Haurra autonomia garatzen ari da, eta gero eta aktiboagoa da. Gorputzaren kontrol handiagoa dauka, eta horrekin batera, ziurtasun handiagoa. Gauzak heltzeko gai da, motrizitate-xehea garatzen ari baita; objektuak hartzeko eta manipulatzeko trebezia garatzen hasten da. Hainbat material eskuekin manipulatu behar dugu: hainbat testura edo koloretako paperak, ingurunean jasotako objektuak (hostoak, lumak, ..). Hori guztia baliagarria izango zaigu aurkikuntza, sailkapen, konparazio, azterketa eta loturak egiteko. d) 2-3 urte Mugimenduen koordinazioa gero eta hobea da, manipulatzeko gaitasuna areagotzen ari baita; hori dela eta, lanak oso zehatz egingo ditu. Jarduerak hasi arren, ez ditu bukatzen. Testura berriak daudela ohartuko da, eta hobekuntzak egingo ditu bere mugimenduetan: eskuarekin eta ukabilarekin presioa egin dezake, objektu txikiak txerta ditzake, etab. Pinturekin esperientzia berriak biziko ditu hatzekin margotuz, … Punta kamutseko guraizeak erabiltzen hasiko da. Horrek guztiak motrizitate-xehearen aurrera-pausua ekarriko du. e) 3-4 urte Haurrak aurrerapauso nabarmena egingo du nortasunaren eta mugimenduaren garapenean. Egin dezakeen horretaz ohartzen hasten da, eta, horren ondorioz, egindakoaz arduratzen hasten da. Kontzentratua egon daitekeen denbora areagotu egiten da, eta pertzepzioaren gaitasuna ere hobetu egiten da. Teknikak, pintura, collagea, estanpazioa, moldatzea, … Horien guztien bitartez, begi-esku koordinazioa eta trazuaren kontrola lantzen dira; beraz, irakurketa-idazketarako pausoak ematen ari da jada. f) 4-5 urte Marrazkiak gero eta aberatsagoak dira; xehetasunak gehituko ditu nabarmen. Formak, koloreak eta testurak ondo bereizten ditu. Taldea eta harremanak interesatzen zaizkio; beraz, talde-lanak egiteko une aproposa da. g) 5-6 urte Zentzumenak garatuak ditu, eta kanpotik informazio ugari jasotzen du. Informazioa modu egokian maneiatzeko gai da. Talde-lana sustatzeko une aproposa da, asko disfrutatzen baitu taldean. Gainera, elkarlaneko ikasketan gozatu egiten du. Plastika-lengoaia sustatzen jarraituko dugu, teknika konplexuagoak erabiliz. Adin-tarte honetan egin daitezkeen jarduera plastikoak bukaezinak dira.

2011/10/26

Bigarren ariketa: LOREA

Kaixo lagunok!

Gaurko honetan paperezko loreak egingo ditugu.



ERABILI BEHARREKO MATERIALA

- krespon papera.



- guraizeak


- alanbrea


- kolorezko zeloa



JARRAITU BEHARREKO PAUSUAK

1. Aukeratu sortuko dugun lorearentzako nahi dugun papera.


2. Tolestu (alde batera eta bestera).




3. Erditik ebaki.


4. Denak batu eta erditik alanbrearekin lotu.


5. Papera tolestu.


6. Alanbrea zelo berdearekin estali.



Espero dut gaurko ariketa ere gustatu izana.


HALLOWEEN GAUA



Kaixo lagunok,

Datorren astean Domu Santu eguna ospatzen dugu Euskal Herrian. Hala ere, munduan badira beste kultura batzuk, esaterako, Amerikarra.

Amerikarrek Halloween gaua ospatzen dutela jakinda, PlayMais jostailuaren etxeak, gai honekin loturiko bideoa egin du.

PlayMais naturalki eginiko jostailua da, 100% biodegradablea. Piezak arto, ur eta janarientzako kolorantearekin eginik daude. Sortu daitezkeen figurak, urarekin busti ostean eraikin daitezke. Eraikuntza oso erraza da, atzamarrekin moldatu ditzakegu piezak.Beraz, etxe honek, zuon seme-alaben gaitasun motorea eta sorkuntza sustatzen ditu.

2011/10/19

Lehenengo ariketa: ZORROA

Kaixo lagunok

Gaurkoan zuen seme-alabentzako zorroak egingo ditugu.




ERABILI BEHARREKO MATERIALA:



- Goma Eva
- Kotoizko kordelak
- Bolatxoak



- Guraizeak

- Konpasa


JARRAITU BEHARREKO PAUSUAK:



1. Nahi duzuen kolorezko goma hautatu, konpasarekin zirkulu bat egin eta ebaki.


2. Jada zentrutzat hartu dugun zentrua hartu eta zirkulu txikiago bat egin. Zirkulu txiki horren barruan zulotxoak egin guraizeen laguntzaz.



3. Kordela sartu zuloetatik.


4. Behar bezala tolestu.


5. Bolatxoak sartu.


Jada zorroa eginda dago zuon seme-alaben kromotxoak edota pegatinak gordetzeko.

BADAUDE BESTE AUKERA BATZUK:



Kasu honetan, oinarri lez erabiliko dugun zirkulua handiagoa egingo dugu. 
Guraizeen bidez egingo ditugun zulotxoak gorago egingo ditugu.