...ONGI ETORRI ESKULANEN TXOKORA...

2011/11/02

ADINAREN ARABERAKO ADIMEN PLASTIKOA

Eskulanetan adierazpen plastikoak garatzen dira. Adierazpen hauek, adinaren arabera era batekoak edo bestekoak izan daitezke. Esaterako: a) 0-1 urte Tarte honetan helburua formarekin, kolorearekin, testuarekin eta hainbat teknikarekin harremanetan jartzea izango da. Lehenengo 6 hilabeteetan haurrak ez du zuzenean parte hartzen, baina esperientzia sentsorialak jasotzen ditu. Dekorazioak horretarako ezinbesteko garrantzia du, eta estimuluz josia behar du izan. Esperientzia sentsorial horiek oso garrantzitsuak dira haurraren garapenean, eta horrekin batera, hezitzailearekin mantentzen duen harremana funtsezkoa izango da. Ura, hondarra eta oihalak ere erabil ditzakegu adin tarte honetan. b) 1-2 urte Haurra autonomia garatzen ari da, eta gero eta aktiboagoa da. Gorputzaren kontrol handiagoa dauka, eta horrekin batera, ziurtasun handiagoa. Gauzak heltzeko gai da, motrizitate-xehea garatzen ari baita; objektuak hartzeko eta manipulatzeko trebezia garatzen hasten da. Hainbat material eskuekin manipulatu behar dugu: hainbat testura edo koloretako paperak, ingurunean jasotako objektuak (hostoak, lumak, ..). Hori guztia baliagarria izango zaigu aurkikuntza, sailkapen, konparazio, azterketa eta loturak egiteko. d) 2-3 urte Mugimenduen koordinazioa gero eta hobea da, manipulatzeko gaitasuna areagotzen ari baita; hori dela eta, lanak oso zehatz egingo ditu. Jarduerak hasi arren, ez ditu bukatzen. Testura berriak daudela ohartuko da, eta hobekuntzak egingo ditu bere mugimenduetan: eskuarekin eta ukabilarekin presioa egin dezake, objektu txikiak txerta ditzake, etab. Pinturekin esperientzia berriak biziko ditu hatzekin margotuz, … Punta kamutseko guraizeak erabiltzen hasiko da. Horrek guztiak motrizitate-xehearen aurrera-pausua ekarriko du. e) 3-4 urte Haurrak aurrerapauso nabarmena egingo du nortasunaren eta mugimenduaren garapenean. Egin dezakeen horretaz ohartzen hasten da, eta, horren ondorioz, egindakoaz arduratzen hasten da. Kontzentratua egon daitekeen denbora areagotu egiten da, eta pertzepzioaren gaitasuna ere hobetu egiten da. Teknikak, pintura, collagea, estanpazioa, moldatzea, … Horien guztien bitartez, begi-esku koordinazioa eta trazuaren kontrola lantzen dira; beraz, irakurketa-idazketarako pausoak ematen ari da jada. f) 4-5 urte Marrazkiak gero eta aberatsagoak dira; xehetasunak gehituko ditu nabarmen. Formak, koloreak eta testurak ondo bereizten ditu. Taldea eta harremanak interesatzen zaizkio; beraz, talde-lanak egiteko une aproposa da. g) 5-6 urte Zentzumenak garatuak ditu, eta kanpotik informazio ugari jasotzen du. Informazioa modu egokian maneiatzeko gai da. Talde-lana sustatzeko une aproposa da, asko disfrutatzen baitu taldean. Gainera, elkarlaneko ikasketan gozatu egiten du. Plastika-lengoaia sustatzen jarraituko dugu, teknika konplexuagoak erabiliz. Adin-tarte honetan egin daitezkeen jarduera plastikoak bukaezinak dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario